Posible da oroitzapen bererat bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Hor dago enbor arteko airea, iragana berpizteko leku bakarra.
“Maisulan ausarta. Argi ikusten da zinema haurtzaroko etxea dela”.
Ignacio Agüero
“Ezein filmeren antzik ez duen artelana, memoriaren Robinson Crusoe baten oihartzunean”.
Eric Pauwels
“Arimarako festa bat, denboraren antropologia ariketa, maisulan bat”.
Alan Berliner